INDUSTRIALIZAZIO ONDORENGO GIZARTEA
LEHEN SEKTOREA
Lehen sektoreko langintzetan naturatik zuzenean hartzen dira gaiak, hau da naturatik lehengaiak jasotzen dira: nekazaritza, abeltzaintza, basozaintza eta arrantza hartzen ditu barne. Baita meatzaritza ere, gaia (mea) jasotzea besterik ez bada egiten, beste eraldaketarik gabe.
Grafikoan ikus daiteke gizartea industrializatzen doan neurrian, lehen sektorean lan egiten duten pertsonen ehunekoak behera egiten duela.
BIGARREN SEKTOREA
Bigarren sektoreko langintzetan elikagaiak eta lehengaiak eraldatu (transformatu) egiten dira industria prozesuen bidez: siderurgia, ohialgintza, kontsumo-ondasunak, hardware informatikoa, ... eta beste hainbat industriak eta artisautzako langintzak hartzen dute parte.
Grafikoan ikus daiteke industrian lan egiten duen langileen ehunekoak gora egin ondoren, berriro behera egiten duela. Arrazoia zera da: "Gero eta gizarte industrialagoa (garatuagoa), gero eta jende gehiagok egiten du lan hirugarren sektorean.
HIRUGARREN SEKTOREA
Hirugarren sektoreko langintzen bidez lehengaiak, nahiz eraldatutako gaiak merkaturatzen dira, edo beste era bateko zerbitzuak eskaintzen zaizkio gizarteari: garraioa, komunikazioa, banka, burtsa, aseguruak, turismoa... hirugarren sektorekoak dira; eta baita dendari, banatzaile, sendagile erizain, irakasle, suhiltzaile, bulegari eta beste hainbat zerbitzu ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario