XVIII.MENDERA ARTE, ARTISAUEK EKOIZTEN ZITUZTEN TRESNAK ETA ONDASUN MATERIALAK
MEKANIZAZIOA
EHULE MEKANIKOAK ASMATU ZIRENEAN, LANGILE BAKAR BATEK HAINBAT ARTISAUK BAINO ASKOZ LAN GEHIAGO EGITEN ZUEN.
LURRUN MAKINA
GALDARAN IRAKINDAKO URA LURUN BIHURTU, ETA LURRUN HORI EGOKI ZUZENDUTA ETA KONTROLATUTA, INDARRA ETA MUGMENDUA SORTZEKO ERABILTZEN ZUTEN.
GARRAIO ERAK
GARRAIO ERAK NABARMEN ALDATU ZIREN. TREN MAKINA ASMATU ZUTEN ETA GARRAIO ERA GARRANTZITSU BIHURTU ZEN.
IBAIEN ARTEAN EGINDAKO UBIDEETAN ETA ITSASOAN, ZAMA-ONTZIEK GARRAIATZEN ZITUZTEN GAIAK.
MEATEGIAK
ERREGAIAK ERE ALDATU EGIN ZIREN ETA ERABILERA ASKOTARAKO HARRIKATZAK ORDEZKATU ZUTEN EGURRA. IKATZ MEATEGIEK GERO ETA GARRANTZI GEHIAGO IZAN ZUTEN.
LANTEGI HANDIAK
KATEKO LANA SARTU ZEN LANTEGIETAN LAN EGITEKO OHITURAK ERABAT ALDATUZ.
DIRUA ETA BANKETXEAK
NEKAZARITZAKO BERRIKUNTZEK ESKAINITAKO UZTA ONAK, KOLONIETATIK EKARRITAKO LEHENGAIEK ETA SALEROSKETAN LORTUTAKO ETEKINEK DIRUA EKARRI ZUTEN EUROPARA
INDUSTRIAK DIRUA BEHAR ZUEN ERAIKITZEKO, ANTOLATZEKO, MAKINERIA ETA TRESNERIA EROSTEKO, SOLDATAK ORDAINTZEKO ...
BANKUAK PREST ZEUDEN DIRU HORI MAILEGATZEKO ETA HORREN ORDEZ ETEKIN HANDIAK LORTZEN ZITUZTEN.
INDUSTRIAKO LANGILEAK
INDUSTRIAK ESKULAN MERKEA BEHAR ZUEN, BERAZ,LANGILEAK GAIZKI ORDAINDUTA ZEUDEN GEHIENETAN.
EGOERA GOGORTZEN ZENEAN EDO LAN GUTXI ZEGOENEAN, GATAZKAK, GREBAK, MANIFESTALDIAK, ETAB SORTZEN ZIREN.
LANGILEEN PARTIDUAK ETA SINDIKATUAK SORTU ZIREN.
MIGRAZIOAK
HERRI TXIKIETATIK ETA NEKAZARI GIROETATIK JENDE ASKO JOAN ZEN HIRIETARA.
BESTE ASMAKIZUN BATZUK
MEKANIZAZIOA NEKAZARITZAN ERE ERAGINA IZAN ZUEN. ASMAKIZUN BERRI HAUEK UZTA HOBETU ZUTEN, BAINA ASKOZ ERE JENDE GUTXIAGO BEHAR ZEN LANA AURRERA AERAMATEKO.
EREILE MEKANIKOA
GARI-JOTZAILEA GOLDEA
No hay comentarios:
Publicar un comentario